XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekane ikaratu egin zen: - Beraz, ihes egin duzu! - Bai.

- Eta orain, zer egin behar duzu?.

- Gerrak oraindik jarraitzen du Madrilen, Valentzian, Katalunian... Lagundu nahi nuke.

Nekane une batez pentsati geratu zen: - Zaude!.

Tere Verdes-ekin hitz egingo dut.

- Tere Verdes? - Bai, Verdes liburudendakoa. Agian hark lagunduko zaitu....

Nekanek ordularia begiratu zuen: - Ez dago denbora galtzerik.

Laster liburudenda itxi egingo dute.

Beraz, zu egon zaitez hemen nire zain eta berehala itzuliko naiz.

Nekane berriro sukaldera joan eta han nagusiari mintzatu zitzaion: - Barkatu, baina minutu batzutarako irten egin behar naiz.

- Ondo, Nekane.

Kalera irten aurretik, mostradoreko zerbitzariari hitz egin zion: - Felix, atera iezaiozu gizon honeri zerbait edateko.

Zerbait geroago Jokin mahai baten aurrean eserita aurkitzen zen kafesne beroa edaten.

On egiten zioten edari beroak eta eserita egoteak.

Rogelio Cedrún kapitainak hiru restaurante bisitatu zituen jadanik Somera kalean Nekane Baraibar delako emakume bati buruz galdezka, ondorio onik gabe.